Es | Eu | En

PARKINSON DUTENENTZAKO JARDUERA FISIKOKO PROGRAMA

  URETAKO JARDUERAK PARKINSON DUTENENTZAT

 

Parkinson-en gaixotasuna duten pertsona batzuek, hain zuzen, Parkinson Nervión –Ibaizabal elkarteko kideek, GaituzSport-eko monitoreek Portugaleten ematen duten uretako jardueren programan parte hartzen dute, 2017ko maiatzetik.

Ekimen horren helburua da desgaitasunen bat–kasu honetan endekapenezko patologia neurologiko horren ondorio dena– dutenek bizi-kalitatea hobe dezaten erraztea, gorputz-jarduera egiten, gainerako herritarren baldintza beretan.

Jarduera horiek Portugaleteko PANDO AISIAren kirol-instalazioetan egiten dira: irisgarritasunaren eredu, zeren eta zoru erregulagarridun igerilekua baitute, aniztasun funtzionaleko pertsonek kirol-jarduera egitea errazteko.

 

BIZI KALITATE HOBEA ETA AUTONOMIA GEHIAGO

Parkinson-en gaixotasuna dutenentzat berariaz taxututako uretako gorputz-jarduerako programa horren bidez, baliabideak ematen zaizkie gaixoei kirol-jarduera modu inklusiboan egin dezaten.

Gorputz-jardueraren eskutik, autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzen dira Parkinson dutenengan eta gainerako pertsonekiko eta gizarte-inguruarekiko harremana bultzatzen da.

Programa horren bidez, eguneroko mugimenduak indartu eta sustatzen dira, muskuluen gogortasuna hobetzeko, jarrerak zuzentzeko eta muskuluen tonua hobetzeko. Halaber, gaixotasunak ukitutako koordinazioa eta martxa hobetzen dira.

 

BERARIAZKO HELBURUAK

  • Giltzaduren mugimendu-maila berreskuratzea
  • Mugimendua hobetzea
  • Jarrera zuzendu eta hobetzea
  • Oreka eta koordinazioa hobetzea

 

Laguntzailea:

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.