Es | Eu | En

GORPUTZ HEZKUNTZA INKLUSIBOARI BURUZKO PROGRAMA

 

Hezkuntza-arloan, GaituzSport-ek, Eusko Jaurlaritzako Kirol Irakaskuntzen Euskal Ikastetxe Publiko Kirolene-ren eskutik, gorputz-hezkuntza inklusiboari buruzko programa garatzen du desgaitasunen bat duten ikasleentzat.

Ekimen hori Hezkuntza Sailak sustatzen du, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren bitartez eta Berritzegune Nagusiaren laguntzarekin.

 

 EZAUGARRIAK

E Programa horren lehenengo faseak, Gorputz Hezkuntzako irakasleei eta Hezkuntza Premia Berezietako profesionalei prestakuntza eta aholkua ematen dizkie. HPBko profesionalen artean, pedagogo terapeutikoek, aholkulariek, orientatzaileek, hezkuntza-laguntzako espezialistek, fisioterapeutek eta lanerako terapeutek parte hartzen dute.

Hasierako informazioa ematen zaie, jakintzagai anitzeko ikuspegitik, eta bigarren fasean gorputz-hezkuntzako curriculumak aldatzeari ekiten zaio.

Prestakuntzan, ezagutza teorikoak irakasten dira, saioen eremu praktikoan aplika daitezen, baita hezkuntza-ibilbideak ere, ikasle guztiak barne hartzeko estrategiak sustatzeko. Aniztasuna aintzat hartuta egiten da plangintza.

Aholkularitzan, hezkuntzako eragileei, batez ere, gorputz-hezkuntzako irakasleei, hainbat arlotan aditua den pertsona baten laguntza eta jarraipena ematen zaizkie. Horra hor arloak:

  • Gorputz Hezkuntzako curriculum-edukiei buruzko zereginak egokitzea
  • Berariazko materialak aukeratzea

Saio teorikoak eta praktikoak Berritzegune antolatzailearekin zehazten dira.

 

Laguntzaileak:

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.