KIROL EGOKITUKO JARDUERAK BILBAO KIROLAK ETA GALDAKAON
GaituzSport Guedan enpresarekin ari da elkarlanean, Bilbao Kirolak erakundeko Kirol Egokituko programetako zerbitzuak emateko, baita Galdakaoko Udalak urriaren 1etik aurrera sustatuko dituenak emateko ere.
GaituzSport-eko 12 monitorek, desgaitasunen bat duten pertsonentzako kirol-jardueretan espezializatuta daudenek, ematen dituzte ikastaroak, astelehenetik igandera, Bilboko San Inazio, Errekalde, Txurdinaga eta Atxuriko udal-kiroldegietan. Eta Galdakaoko Urretako kiroldegian, 2 monitore igeriketa eta kirol anitzeko ikastaroez arduratzen dira.
Ikastaroetan parte hartzen duten guztiei, hasierako balorazio funtzional kualifikatua egiten zaie, horien gaitasunak biltzeko, jarduerei onurarik gehiena atera diezaieten. GaituzSport-eko profesionalak, taldeak osatzen dituztenen jarraipena eta balorazioa egiteaz arduratzen dira ikastaroetan zehar.
Programa horien bitartez, desgaitasunen bat dutenek –4 urtetik gora– kirol-jarduerak egin dezaten erraztu eta sustatzen da. Eta instalazio beharrezkoak eta irisgarriak nahiz monitore espezializatuak izateko eskubidea bermatzen zaie, arretarik onena eman diezaieten, aniztasuna aintzat har dadin eta kirola gainerako herritarren baldintza beretan egin dezaten.
BILBAO KIROLAK ERAKUNDEKO KIROL EGOKITUKO IKASTAROETAKO JARDUERAK
- AEROBIC-A
- JARRERAK ZUZENTZEA
- FITNESS-A
- KIROL ANITZ
- KIROL ANITZ ERRAKETAREKIN
- IGERIKETA
- PADELA
- PSIKOMOTRIZITATEA
Laguntzaileak
Informazio gehiagorako:
info@gaituzsport.eus / Tel: 622 022 063