Es | Eu | En

PORTUGALETEN KIROLAREN BIDEZ GARAPEN INKLUSIBOA BURUTZEKO PLANA

KIROLA INKLUSIO BIDE GISA

Portugaleten desgaitasunen bat duten pertsonak kirola baldintza beretan egin dezatela erraztea da programaren helburua.

 

 

Portugaleteko Udalak “Hiribiduan, kirolaren bidez, baterabilduzko garapena sustatzeko” izeneko Plan Pilotua abiarazi du. Plan hori Pando udal-kiroldegian egingo da, ekainera arte. desgaitasunen bat dutenentzat, Pando Aisia udal-kiroldegian garatzen ari dena.

Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren GaituzSport proiektuak sustatutako programaren helburu nagusia hau da: desgaitasunen bat duten portugaletetarrek jarduera fisikoa eta kirola gainerako herritarren baldintza beretan egin dezatela sustatu eta erraztea.

Jarduera fisikoa egiteak izugarri laguntzen du desgaitasunen bat dutenen bizi-kalitatea hobetzen, eta eragin onuragarria du funtsezko alderdietan, hala nola, osasunean, gizarte-inklusioan eta kohesio sozialean.

Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidente Porfirio Hernándezen hitzetan, “gizarte aurreratu batek, hots, gureak, talde guztien gizarte-inklusioa eta osasuna bermatu behar ditu, eta gizarte-bazterketa gertatzeko arriskua saihestu. Kirola gizarteratzeko bide bikaina da”.

Jarduera fisikoa egitea onuragarria da herritar guztien osasunarentzat, baldin eta modu kontrolatuan egiten eta pertsonen egoerari egokitzen bada. Osasunaren Mundu Erakundearen aburuz, “sedentarismoa edo egoneko bizitza da heriotza goiztiarraren arrisku-kausetako bat munduan”.

KIROLA BALDINTZA BERETAN EGITEA

Desgaitasunen bat dutenen kasuan, osasunarentzat onuragarria ez ezik, gizarteratu eta hobetzeko modua ere bada kirola. Hala eta guztiz ere, askotan, pertsona horiek ezin izaten dute kirola gainerako herritarren baldintza beretan egin.

Hori dela eta, Portugaleteko Udalak,  Kirol Egokituaren Euskal Federazioarekin elkarlanean, hain zuzen ere, GaituzSport Proiektuaren eskutik, kirolaren bidez bizkaitar horien garapen inklusiboa sustatzeko Plan Pilotua martxan jarri du.

GaituzSport Proiektuak desgaitasunen bat dutenen jarduera fisikoa sustatzen du, eta aukera-berdintasuna erraztu, gizarte inklusiboa, hots, gizaki guztien aniztasuna aintzat hartzen duena, lortzeko. Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidente Porfirio Hernández Zubizarretaren hitzetan, “gizarte aurreratu batek, hots, gureak, talde guztien gizarte-inklusioa eta osasuna bermatu behar ditu, eta gizarte-bazterketa gertatzeko arriskua saihestu. Kirola gizarteratzeko bide bikaina da”.

 

 PROGRAMA HORREK ZER ESKAINTZEN DUEN

  • Kirola aukera BERETAN egitea
  • Norberari egokitutako INFORMAZIOA
  • Jarduera fisiko egokienez AHOLKU profesionala ematea
  • LAGUN EGITEA
  • MONITORE espezializatuak
  • IRISGARRITASUNA eta laguntza teknikoa

Gizarte Berrikuntzako GaituzSport Proiektuaren koordinatzaile  Xabier Leizeak iritzi ona du Portugaleten egingo den plan pilotu horri buruz, eta Euskadiko beste udalerri batzuen eredu izatea espero du, “gizarte inklusiboa eraikitzeko erronkan beste urrats bat aurrera emateko, kirol-jardueraren bidez desgaitasunen bat dutenen bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko eta gizarte- eta azpiegitura-aurreiritziak baztertzeko asmoz”.

 

 

Laguntzaileak:

 

                           

 

Programa horri buruz gehiago jakiteko:

 info@gaituzsport.eus / Tel: 622 022 063

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.