Ebidentzia zientifikoak egiaztatu du gorputz-jarduera egitea funtsezkoa dela pertsona guztiek osasun fisiko eta mentala egokiak izateko. Izan ere, besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, minbizia eta hipertentsioa izateko arriskua murrizten du. Gogo-aldartea hobetzen, eta estresa, antsietatea eta depresioa kontrolatzen laguntzen du eta, gainera, soziabilitatea eta inklusioa sustatzen ditu.
GaituzSporten sustatu eta errazten dugu desGAITASUNA duten pertsonek baldintza beretan eta testuinguru komunitarioetan jarduera fisikoa egin dezaten eta, horretarako, behar izaten diren baliabideak eta transferentzia soziala ekartzen ditugu.
Maiatzaren 21ean eta 28an Gorputz-jardueraren bidezko ohitura osasungarriei buruzko tailer bi egingo ditugu Santurtzin
Tailerrak inklusiboak eta doakoak dira, eta desGAITASUNA dutenentzat eta ez dutenentzat dira. Santurtziko udal eskaintzaren kirol-zerbitzuen eta zerbitzu fisikoen eta baliabideen berri emango zaie parte-hartzaileei, hain zuzen, Mikel Trueba eta Kabiezes kiroldegietan eta hiriaren inguruan eta parkeetan daudenen berri. Helburua, bizimodu aktiboagoa eta ohitura osasungarriagoak sustatzea.
Aukera paregabea izango da jarduera fisikoa egiten hasteko edo horri berriro ekiteko, baldintza beretan, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatu diren eta osasunean espezializatuta dauden GaituzSporteko monitoreen aholku eta laguntzarekin.
PROGRAMA NOLA GARATUKO DEN:
Ohitura osasungarriei buruzko tailer bat informatzailea izango da eta bestea, praktikoa. Tailer horiek parte-hartzaileen ezaugarriak kontuan hartuko dituzte, eta metodologia berritzaile eta partizipatiboak erabiliko dira.
1.- INFORMAZIO TAILERRA
2024/05/21
Tokia: Jauregia Dorretxea
Ordutegia: 18:30etik 19:30era
Halaber, tailer horretan, jarduera fisikoa egiteari buruzko prestakuntza eta orientazioa emango zaie parte-hartzaileei, baita hark osasunari dakarzkion onurei buruzkoa eta pertsona guztientzako gizarteratzeko eta garapen sozialerako tresna gisa duen balioari buruzkoa ere.
2.- AIRE ZABALEKO TAILER PRAKTIKOA
2024/05/28
Tokia: Santurtziko Parke Bio-osasungarria (Victoria erregina pasealekua)
Ordutegia: 18:00etatik 19:30era
Aire zabaleko tailerretan, parke bio-osasungarriek jarduera fisikoa optimizatzeko eskaintzen dizkiguten baliabide erabilgarriak eta aukera guztiak azalduko dira. Makinekin eta bestelako laguntza-materialekin egiteko ariketa-saioa egongo da.
Jarduera guztiak parte-hartzaileen gaitasunen arabera egingo dira.
BI TAILERREI BURUZ INFORMATZEKO ETA HORIETAN IZENA EMATEKO:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScV7PDXzNEb61ZdUYHw2jX8SEXkpaOSKt1iMZ4D3baNSr3mWQ/viewform
GaituzSporten telefonoa: 622022063
Helbide elektronikoa: info@gaituzsport.eus