Jarduera fisikorik ez egiteak dakartzan arrikuez ohartarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak, mundu osoan laugarren heriotza arrisku-faktorea baita jarduerarik ezak, eta gobernuei eskatu die herritarrengan gorputz-jarduera gehiago egiteko ekintzak susta ditzaten.
GaituzSporten dihardugunok jarduera fisikoa sustatzen eta ahalbidetzen darraigu, osasuntsu egoteko eta sozializatzeko osasun-tresna itzela baita. Hala, laugarren urtez jarraian, Jarduera Fisikoaren bidez Osasuna Sustatzeko Jardunaldiak antolatuko ditugu aurten Bilbon, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izanda.
«Bilbo sasoian, osasungarriagoa eta inklusiboagoa» lelopean, Jarduera Fisikoaren bidezko Osasun Programa –6 tailer inklusibo eta doakoen eskutik– maiatzean eta ekainean egingo da Otxarkoaga – Txurdinaga, Zazpikaleak eta Deustu barrutietan.
Programa horren helburua da desGAITASUNA edo osasun-nahasmenduak dituztenek jarduera fisikoa aukera berdinetan egin dezaten.
Aukera paregabea izango da jarduera fisikoa egiten hasteko edo horri berriro ekiteko, toki normalizatuetan, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduatu diren eta osasunean espezializatuta dauden GaituzSporteko monitoreen aholku eta laguntzarekin.
PROGRAMA NOLA GARATUKO DEN
Jarduera fisikoari buruzko 2 tailer praktiko inklusibo ditu programak. Tailer horiek parte-hartzaileen ezaugarriak kontuan hartuko dituzte, eta metodologia berritzaile eta partizipatiboak erabiliko.
1.- PRESTAKUNTZA TAILERRA
Tailer horretan, jarduera fisikoa egiteari buruzko prestakuntza eta orientazioa emango zaie, baita osasunari dakarzkion onurei buruzkoa eta pertsona guztientzako gizarteratzeko eta garapen sozialerako tresna gisa duen balioari buruzkoa ere.
2.- AIRE ZABALEKO TAILER PRAKTIKOA
Aire zabaleko tailerretan, baliabide erabilgarriak eta parke publikoek jarduera fisikoa optimizatzeko eskaintzen dizkiguten aukera guztiak azalduko dira.
Tailerrak inklusiboak dira, eta jarduera guztiak parte-hartzaileen gaitasunen arabera egingo dira.
OTXARKOAGA – TXURDINAGA BARRUTIAN EGINGO DIREN TAILERRAK:
- 2024/05/09. Prestakuntza-tailerra
Otxarkoagako hiritar-etxean, 17:00etatik 18:00etara.
- 2024/05/16. Aire zabaleko tailer praktikoa
Europa Parke Bio-osasungarrian, 17:00etatik 18:00etara.
IBAIONDO BARRUTIAN EGINGO DIREN TAILERRAK:
- 2024/05/23. Prestakuntza-tailerra
Zazpikaleetako Udal-zentroan (Burtsa eraikina), 17:00etatik 18:00etara.
- 30/05/2024 Aire zabaleko tailer praktikoa
Saralegi plazako Parke Bio-osasungarrian (Miribilla), 17:00etatik 18:00etara.
DEUSTUKO BARRUTIAN EGINGO DIREN TAILERRAK:
- 2024/06/13. Prestakuntza-tailerra
Deustuko udal-zentroan, 17:00etatik 18:00etara.
- 2024/06/20. Aire zabaleko tailer praktikoa
Sarriko parkean (kalistenia-gunean), 17:00etatik 18:00etara.
TAILER HORIEI BURUZKO INFORMAZIOA ETA HORIETAN IZENA EMATEKO:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScV7PDXzNEb61ZdUYHw2jX8SEXkpaOSKt1iMZ4D3baNSr3mWQ/viewform
GaituzSporten telefonoa: 622022063