Es | Eu | En

Igorreko Udalak eta GaituzSportek “Kirolaren Bidezko Programa Inklusiboa” aurketzuko dute Igorren

 

Igorreko Udalak eta GaituzSportek “Kirolaren bidezko Igorreko Programa Inklusiboa” aurkeztuko dute irailaren 20an, Igorreko Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.

Kirola gizarte-inklusiorako tresna baliotsua da ingurune materiala nahiz giza ingurunea horretarako prest daudenean. Asmo horrekin, Igorreko Udala eta GaituzSport urte betez ari izan dira elkarlanean, udalerriko kirol-eskaintza zehatz-mehatz aztertzen eta diagnostikatzen. Prozesu horri buru emateko, kirol-eskaintza hobetzeko oinarri izango diren funtsezko ondorioak eta gomendioak zehaztu dira. Ekintza horiek Udal Programa Inklusiboaren parte dira, zeinaren helburu nagusia den pertsona guztien artean jarduera fisikoa eta kirolak sustatzea, baldintza berdinetan egin ditzaten.

 

Jarduera fisikoa eta kirola egitea oinarrizko eskubidea eta osasun-faktorea da, eta pertsona guztiek eskura izan behar dituzte, adina, generoa, gaitasunak edo egoera sozioekonomikoa edozein direla ere. Igorreko Udalak, adierazitako programaren eskutik, kirola guztiontzat benetako aukera izateko konpromisoa hartu du, udalerrian irisgarritasuna, inklusioa eta berdintasuna sustatuta. GaituzSporten dihardugunok eskerrak eman nahi dizkiogu Igorreko Udalari inklusiorako bidean beste urrats bat emateko erakutsi dituen sentsibilitateagatik eta egindako ahaleginagatik.

 

PROGRAMA INKLUSIBOAK ZER ESKAINTZEN DUEN

KIROL PROGRAMA EGOKITUA pertsona guztien premia eta gaitasunetara, batez, ere desGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak dituzten pertsonenetara, guztiek jarduera fisikoetan eta kiroletan baldintza berdinetan parte har dezaten bermatzeko.

  • INFORMAZIO ETA ORIENTAZIO ZERBITZUA. Pertsonei aholku ematen diegu, beren premia eta gaitasunetara ondoen egokitzen diren jarduerak aurki ditzaten. Gure informazio- eta orientazio-zerbitzuak laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, pertsona guztiek gehien motibatzen dituen eta onurarik handiena dakarkien gorputz- eta kirol-jarduera segurtasunez eta kalitatez aurkituko dutela bermatzeko.
  • INKLUSIOA UDAL ESKAINTZAN. 23/24. ikasturtean, ohiko kirol-eskaintzaren barruan, zuzeneko laguntza emango da saio-kopuru jakin batean. Prozesu horretan, pertsona guztien beharrak asetzeko diseinatutako politikak eta programak inplementatu eta kudeatuko dira, GaituzSporteko profesional eta adituen laguntzarekin, inklusioa errazteko helburuz.
  • KIROL EKIPAMENDU ETA TOKI IRISGARRIAK. DesGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak dituzten pertsonek kirola baldintza berdinetan egin dezaten eta inor atzean ez dadin gera.

 

Inklusioa iraupen-lasterketa da. Hortaz, GaituzSporten lan egiten jarraitzen dugu, baita pertsona guztiek jarduera fisikoa eta kirola baldintza berdinetan egin ahal izateko asmoarekin bat egiten duten udal-kopurua ugaritzen ere. Kirol inklusiboak batzen eta berdintzen gaitu, herritar hobeak egiten gaitu eta enpatia eta desGAITASUNA duten pertsonen gaitasunak aintzat hartzeko jarrera areagotzen ditu.

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.