Es | Eu | En

Jarduera Fisikoaren bidezko Osasun Jardunaldi inklusiboak eta doakoak Barakaldon

  • GaituzSportek osasun-jardunaldi inklusiboak egingo ditu Barakaldon, hirugarren urtez jarraian,  gizarte osasuntsu eta inklusiboagoa lortzeko asmoz jarduera fisikoaren bidez osasuna sustatzeko programaren esparruan. Barakaldoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatuko ditu.
  • Doako programak jarduera fisikoko tailer praktiko bi ditu. Horiek urrian egingo dira, Clara Campoamor hiritar-zentroan eta San Vicente Parke Bio-osasungarrian.
  • Herritar guztientzat sortua da, adina edozein dela ere, desGAITASUNA edota patologiak eduki ala ez.
  • GaituzSporteko Arlo Teknikoko profesionalek –Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziadunak, osasunean berezituak– diseinatu eta ematen dituzte saioak eta, horretarako, parte-hartzaileei beren premien arabera lagundu eta ikuskatzen dituzte.
  • Aukera paregabea da jarduera fisikoa modu inklusiboan egiteko edo horri ekiteko, osasun fisikoa eta mentala eta bizi-kalitatea hobetzeko.

PROGRAMAREN GARAPENA

 Programak, doakoak, 2 tailer inklusibo praktiko ditu, eta horiek parte-hartzaileen ezaugarriak kontuan hartzen dituzte, metodologia berritzaile eta partizipatiboez baliatuta.

1.- PRESTAKUNTZA TAILERRA ETA FUNTZIONALITATEA BALORATZEKOA

Funtzionalitatea baloratzeko saioa egiten da, 8 test fisikoen bitartez, partaideen sasoia eta premiak ezagutzeko. Balorazio horren ondoren, pertsonei informazioa eta orientazioa ematen zaizkie bakarka, beren gaitasunen arabera gehien komeni zaien jarduera fisikoaz.

Halaber, jarduera fisikoaren praktikari buruzko prestakuntza eta orientazioa eskaintzen da, baita osasunari dakarzkion onurez eta pertsona guztientzako garapen sozialerako eta inklusiorako tresna gisa duen balioaz ere.

Eguna: urriaren 9a.

Tokia: Clara Campoamor hiritar-zentroa (Gernikako Arbola etorbidea 41).

Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara.

IZEN-EMATEA DOAN: informazio-kartelean agertzen den  QR kodearen bitartez.

Informazio gehiago:  info@gaituzsport.eus  / Tel.: 622 022 063

 

2.- TAILER PRAKTIKOA AIRE ZABALEAN:“AKTIBA ZAITEZ, ZEU ERE GAI”

Aire zabaleko tailerretan, eta eskuragai dauden baliabideak azalduko dituen hasierako aurkezpen baten eskutik, parke publikoek jarduera fisikoaren praktika optimizatzeko eskaintzen dituzten aukera eta baliabide guztiak zehaztuko dira.

Tailer guztiak inklusiboak dira, eta jarduera guztiak partaideen gaitasunen arabera egiten dira.

Eguna: urriaren 11.

Tokia: San Vicente Parke Bio-osasungarria.

Ordutegia: 17:00etatik 18:00etara.

IZEN-EMATEA DOAN: informazio-kartelean agertzen den  QR kodearen bitartez.

Informazio gehiago:  info@gaituzsport.eus  / Tel.:  622 022 063

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.