Es | Eu | En

Osasuna eta Jarduera Fisikoa sustatzeko Jardunaldiak Bilbon. Tailer praktiko inklusiboak doan, azaroan

Jarduera fisikoa egitea funtsezkoa da guztiok osasuntsu egoteko eta sozializatzeko. GaituzSport-en bildutakook, aurten ere, Osasuna eta Jarduera Fisikoa sustatzeko Jardunaldiak antolatu ditugu Bilbon, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin .

“Bilbo, sasoian, osasungarriago eta inklusiboago” lelopean, Jarduera Fisikoaren bidezko Osasun Programa azaroan zehar egingo da, Bilboko hiru udal-barruti hauetan: Deustu, Otxarkoaga–Txurdinaga eta Ibaiondo. Tailer praktiko inklusiboak egingo dira, doan, desGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak dituzten pertsonei errazteko jarduera fisikoa modu inklusiboan egin dezaten.

Aukera paregabea da jarduera fisikoa egiten hasteko edo horri berriro ekiteko, toki normalizatuetan eta  Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduatuta eta osasunean espezializatuta dauden GaituzSport-eko monitoreen aholku eta laguntzarekin.

PROGRAMA NOLA GARATUKO DEN

Jarduera fisikoari buruzko 2 tailer praktiko inklusibo ditu programak, eta horiek parte-hartzaileen ezaugarriak kontuan hartuta eta metodologia berritzaile eta partizipatiboak erabilita antolatu dira.

1.- PRESTAKUNTZA TAILERRA ETA FUNTZIONALITATEA BALORATZEKOA

Tailer horretan funtzionalitatea baloratzeko saio bat egiten da, test fisikoen bidez, parte-hartzaile bakoitzaren sasoia eta beharrak ezagutzeko. Balorazioa egin ondoren, pertsona bakoitzari gehien komeni zaion jarduera fisikoari buruzko informazioa eta orientazioa ematen zaizkio, bere gaitasunen arabera.

Era berean, jarduera fisikoari buruzko prestakuntza eta orientazioa eskaintzen dira, baita jarduera fisikoak osasunari dakarzkion onurak eta pertsona guztientzat garapen sozialerako eta inklusiorako tresna gisa duen balioa ere.

2.- “AKTIBA ZAITEZ, ZUK ERE EGIN DEZAKEZU” AIRE ZABALEKO TAILER PRAKTIKOA

Aire zabaleko tailerretan, hasierako aurkezpen baten eskutik, baliabide erabilgarriak azaltzen dira eta parke publikoek jarduera fisikoa egiteko gure eskura jartzen dituzten aukera eta bitarteak xehatzen dira.

Tailerrak inklusiboak dira, eta jarduera guztiak parte-hartzaileen gaitasunen arabera egiten dira.

 TAILERRAK DEUSTUKO BARRUTIAN:

Prestakuntza-tailerra eta funtzionalitatea baloratzekoa:

Eguna eta tokia: 2023/11/14an, Deustuko Barrutiko Udal Zentroan.

Ordutegia: 17:00etatik 18:30era.

Aire zabaleko tailer praktikoa:

Eguna eta tokia: 2023/11/16an,  Sarrikoko Parkean.

Ordutegia:  17:00etatik 18:00etara.

TAILERRAK OTXARKOAGA–TXURDINAGAKO BARRUTIAN

Prestakuntza-tailerra eta funtzionalitatea baloratzekoa:

Eguna eta tokia: 2023/11/21ean. Otxarkoaga Barrutiko Udal Zentroan.

Ordutegia: 17:00etatik18:30era.

Aire zabaleko tailer praktikoa:

Eguna eta tokia: 2023/11/23an.  Europa Parkeko Parke Bio-osasungarrian.

Ordutegia: 17:00etatik 18:00etara.

TAILERRAK IBAIONDOKO BARRUTIAN

Prestakuntza-tailerra eta funtzionalitatea baloratzekoa:

Eguna eta tokia: 2023/11/28an.  Zazpi Kaleetako Barrutiko Udal Zentroan.

Ordutegia: 17:00etatik 18:30era.

Aire zabaleko tailer praktikoa:

Eguna eta tokia: 2023/11/30ean. Miribillako Parkean (saskibaloi-jokalekuan).

Ordutegia: 17:00etatik18:00etara.

 IZENA EMATEA, DOAN: 

Tailerretan izena emateko, bidali mezu bat info@gaituzsport.eus GaituzSport-en helbidera edo deitu 622 022 063 telefonora.

 

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.