Es | Eu | En

“Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” III. Foroa azaroaren 24an izango da, Bilbon


 

GaituzSportek“Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen”  III. Topaketa antolatuko du azaroaren 24an. Eztabaida-lekua izango da, berritzailea, dinamikoa eta partizipatiboa, ezagutzak eta esperientziak eztabaidatu, aztertu eta partekatzea xede duena.

 Bilboko Iberdrola Dorrea izango da ekitaldi horren agertokia. Erakunde hauen laguntza du topaketak: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Laboral Kutxa eta Kirolene.

Jarduera Fisikoa eta Kirola pertsonen inklusio eta sozializaziorako tresna ahaltsu gisa izango dira hizpide, besteak beste, eta horretaz gogoeta egingo da. Era berean, gure gizatean inklusioak eta desGAITASUNAK duten egoera aztertuko da, hots, horien “erradiografia” orokorra egingo da. GaituzSporteko presidente eta  Kiroleneko irakasle Xabier Leizea eta osasun-kazetari eta GaituzSporteko Komunikazio eta Marketin arduradun Marta Fernández Rivera izango dira topaketaren moderatzaileak.

 EXPERIENCE BAT ETA 2 MAHAI-INGURU

Topaketa 11:00etan hasiko da, eta horretan Experience bat eta bi mahai-inguru egongo dira, inklusioaren arloko adituak hizlari izanda. Lehenengo mahai-inguruan hitza emango zaie gizarte-eragileei, zeharkako ikuspegiak ezagutzeko. Bigarrenean, lekukotasun eta esperientziak jorratuko dira, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidezko inklusioaren giza faktorea ezagutzeko.

Ondoren, topaketaren ondorioak agiri batean bilduko dira, laburki, GaituzSporten sare sozialen bidez jakinarazteko.

“Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” III. Summit-aren edukiera mugatua da. Aurrez aurrekoa izango da, baina streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango da, baita denbora errealean parte hartzekoa, galderak edo iruzkinak eginez #GaituzSportenRed hashtag-a bidez.

13:30ean amaituko da topaketa eta ondoren koktela – netwoorking-a egongo da.

BERTARATU ETA PARTE HARTZEKO ASMORIK BADUZU, IZENA EMAN, BETE INPRIMAKI HAU.

Zure zain izango gaituzu inklusioaren sarea ehuntzen jarraitzeko!

PROGRAMA: 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.