Es | Eu | En

MUÉVETE/MUGI ZAITEZ 2.0 ikerketa-proiektua, desGAITASUNA duten pertsonen gaitasun funtzionala aztertzea xede duena

 

Ikerketa gure DNAren zati da eta, hortaz, GaituzSporteko I+G+b taldeak, Sheila Romero da Cruz buru duenak, “Muévete/Mugi zaitez 2.0” ikerketa-proiektu berrian dihardu. Proiektu hori ¡Muévete, tú también puedes!/Mugi zaitez, zuk ere ahal duzu! proiektuaren jarraipena da, eta egitasmo biak UPV/EHUko Heziketa Fisikoa eta Kirol Saileko Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerketa Taldearen (GIKAFIT) lankidetzarekin antolatu dira.

¡Muévete, tú también puedes!/Mugi zaitez, zuk ere ahal duzu! proiektuaren ikerketaren helburua da jarduera fisikoa eta kirola egitean desgaitasuna duten pertsonen inklusio-maila ezagutzea eta aztertzea.

“Muévete/Mugi zaitez 2.0”  ikerketa-proiektu berriaren eskutik, beste aurrerapauso bat eman dugu jarduera fisikoaren testuinguruetan desgaitasuna dutenen benetako inklusioa zein den ezagutu eta zehazteko.

Proiektuak bi urteko iraupena izango du, eta, horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruetan desgaitasuna duten pertsonen gaitasun funtzionalaren fidagarritasuna baliozkotu eta egiaztatu nahi da, eta, horretarako, haien mugimen-trebetasunak eta egoera fisikoa neurtuko dira.

“Muévete/Mugi zaitez 2.0” proiektuak desgaitasunena duten pertsonen gaitasun funtzionala ezagutzeko aukera emango du, generoa, adina, egoera sozioekonomikoa edo testuinguruko beste faktore batzuk kontuan hartuta, eta gaitasun funtzional hori jarduera fisikoa eta kirola egiteko funtsezko faktorea den zehaztuko du.

GaituzSporten zeharka lan egiten jarraitzen dugu, ikerketaren bidez ezagutza eta ebidentzia zientifikoa ekarrita, baita jarduera fisikoan eta kirolean desgaitasuna duten pertsonen inklusioa errazteko estrategia berritzaileak ere.

 

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.