Es | Eu | En

”Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez” I. Topaketa, arrakastatsua

“Tejiendo redes para la inclusión a través del deporte”/”Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez” I. Topaketa, arrakastatsua

  • Eztabaidan aritzeko topaketa berritzaile eta partizipatiboa, esperientziak elkartrukatzeko eta hobetzeko proposamenak identifikatzeko. GaituzSportek antolatua.
  • Erakundeetako ordezkariek, kirolariek eta kirolean, desGAITASUNEAN, hezkuntzan eta osasunean espezialista direnek parte hartu zuten.
  • Leku-kopurua mugatua izan zen –150 lagun aretoan–, eta streaming bidez ikusi ahal izan zen eta #GaituzSportenRed hastagaren eskutik denbora errealean parte hartu eta komentatzeko aukera egon zen.

 

Sareak ehuntzen – Argazkia Familia

 

“Tejiendo redes para la inclusión a través del deporte”/”Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez” I. Topaketak,  GaituzSportek antolatu zuenak, arrakasta handia lortu zuen: jende ugari bertaratu zen, jende ugarik parte hartu zuen eta sare sozialen bidez elkarrekintza ugari izan zen. Azaroaren  29an egin zen, Bilboko Yimby Sota espazioan.

Lehenengo Summit GaituzSport foroa (Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Laboral Kutxa eta Kirolenelaguntzaile izan zituena) berritzailea eta dinamikoa da, eta kirolaren bidezko inklusioaren gainean esperientziak elkartrukatzeko, eztabaidan aritzeko, ikasteko eta aurrera egiteko antolatu zen.

Foroan gizarte-eragile guztiei eman zitzaien hitza, eta kirolaren balioa azpimarratu zen inklusiorako tresna eta modu gisa. Parte-hartzaileek inklusio-arloan dauden politikei buruz eztabaidatu zuten, eta politika horiek ezartzea eragozten duten faktoreak identifikatu eta hobetzeko proposamenak egin zituzten.

Nelson Mandelak bezala, GaituzSport-en dihardugunok kirolak gizartea aldatzeko tresna gisa duen ahalmenean sinesten dugu. Gurea bezalako gizarte aurreratu batek gizatalde guztien inklusioa bermatu behar du, eta kirola horretarako modu bikaina da.

Leku-kopurua mugatua izan zen –150 lagun aretoan–, eta, hortaz, “Tejiendo redes para la inclusión a través del deporte” ”/”Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez” Topaketa streaming bidez zuzenean ikusi ahal izan zen eta #GaituzSportenRed hastagaren eskutik denbora errealean parte hartzeko aukera egon zen.

ESPERIENTZIA ETA BI MAHAI-INGURU

Xabier Leizea GaituzSporteko koordinatzaile nagusi eta Kiroleneko irakasleak eta Marta Fernández Riverakazetari eta GaituzSporteko komunikazio- eta marketin-arduradunak moderatu eta dinamizatu zuten Topaketa.

Ongietorria egin eta Summit-a aurkeztu ondoren, Begoña Beristain kazetari eta atletak esku hartu zuen, eta kirol-arloko bere esperiantziaz aritu zen.

Ondoren, bi mahai-inguru antolatu ziren, eta horietan txostengileek ekarpen eta adierazpen baliotsuak egin zituzten, hobetzeko aldeak identifikatu zituzten eta pertsona guztien benetako inklusioan aurrera egiteko ekintzak proposatu.

 

  1. MAHAIA: “La inclusión real como paradigma social”/“Benetako inklusioa paradigma sozial gisa”. Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburuorde Maite Alonso, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde Lide Amilibia, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako Zuzendaritzako zuzendari nagusi Maite Iturrate, GaituzSporteko presidente Porfirio Hernández Zubizarreta eta Bilbao Kirolak erakundeko zuzendari Iker Gamboa.

 

  1. MAHAIA: “El deporte como herramienta de inclusión social”/Kirola gizarte-inklusiorako tresna gisa”. Mahai horretan, pertsona hauek eztabaidatu eta esperientziak elkartrukatu zituzten: Javi Conde atleta eta txapeldun paralinpikoa; Rakel Mateo triatleta paralinpikoa; Ignacio Lekunberri, Mutualiako zuzendari kudeatzailea;Txema Alonso, Bilbao BSRsaskibaloi-taldearen presidentea; Marisol Arietaleanizbeaskoa, erizaina, BioGurutzetako “ariketa fisikoa gaixotasun kronikoetan” ikerketa-ildoko koordinatzailea; eta Borja Abad, CEDI Katedrako koordinatzailea.

 

ONDORIOAK

Tejiendo redes para la inclusión a través del deporte”/”Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez” I. Topaketak, kirolaren bidez inklusioa sustatzeko gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko lekuak sortu behar direla erakutsi du.

KIROLAK gizarteratzeko tresna ahaltsua dela azpimarratu zen Topaketan. Ez dago kirola baino erakustoki hoberik aurreiritzi sozialak deuseztatzeko. Osasuna, ongizatea eta gizarte-kohesioa da kirola.

Parte-hartzaile guztiek aurrera egiten ari garela adierazi zuten, baita, aspalditik Euskadin aplikatzen diren politikak gorabehera eta gizartea gero eta sentsibizatuago badago ere, gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko oraindik lan asko egin beharra dagoela ere. Gurea bezalako gizarte aurreratu batek inklusioa eta aukera-berdintasuna BERMATU behar dizkie pertsona guztiei.

Topaketan parte hartu zutenek aho batez adierazi zuten inklusioa gizarte osoaren zeregina dela, baina erakundeei dagokiela hori gidatzea.

Halaber, kirolean emakumeen, are gehiago, desGAITASUNA duten emakume kirolarien, eta gizonen artean dagoen desberdinkeria nabarmendu zen.

Summit-en desGAITASUNA duten pertsonen benetako inklusioa eragozten duten   “erresistentziak” identifikatu ziren, eta hobetzeko proposamenak proposatu ziren, hala nola:

  • HEZIKETA eta INFORMAZIO gehiago behar dira.
  • Hainbat baliabide publiko gutxiegi erabiltzen dira.
  • Inklusio eta berdintasunaren arloan erakundeak elkarrekin koordinatu eta elkarren osagarri izan behar dira, elkarrekin lan egin, alegia.
  • ALDAKETA SOZIALAK arautze-aldaketak baino konplexuagoak dira.
  • Gure gizartea anitza da; ANIZTASUNAK aberastu egiten du gizartea, baina konplexuago egiten ere.
  • DesGAITASUNA duten pertsonak eta kirolariak agerikoago egin behar dira komunikabideetan eta gizartean oro har.
  • GaituzSporten lana behar-beharrezkoa da, kirolaren bidez desGAITASUNA duten eta ez duten pertsonen inklusioa lortzeko estrategiak, giza baliabideak eta materialak eskaintzen, gizarte-transferentzia sortzen eta udaleko kirol-instalazioak erabilarazten.

 

INKLUSIOAK GIZARTE OSOARI ON EGITEN DIO!!

 

 

TOAKETAREN BIDEOAK

I. Encuentro GaituzSport. “Tejiendo redes para la inclusión a través del deporte” Experiencia.


Tejiendo redes para la inclusión a través del deporte. Mesa 1.


Tejiendo redes para la inclusión a través del deporte. Mesa 2.

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.