Es | Eu | En

“INKLUSIOARENTZAKO SAREAK EHUNTZEN, KIROLAREN BIDEZ” I. TOPAKETAREN ONDORIOAK

  • GaituzSportek antolatutako “Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez” I. Topaketa azaroaren 29an izan zen, Bilboko Yimby espazioan, eta arrakasta handia izan zuen, jende, partaidetza eta edukiei dagokienez.

  • Topaketa berritzaile hori zuzeneanstreaming bidez ikusteko aukera ere egon zen, baita denbora errealean #GaituzSportenRed hastag bidez parte hartzeko ere –aretoan bertaraturikoentzat ere–.

Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Kiroleneren laguntza izan duen lehenengo Summit GaituzSport horren helburu nagusiak hauek izan ziren: gizarte-eragile guztiei hitza ematea, kirola gizarte-inkusioko tresna eta modu gisa ageriko egin eta aintzat hartzea, estereotipoak haustea, eta inklusioari buruzko politikez eztabaidatzea eta horiek ezartzea eragozten duten faktoreak identifikatzea, hobetzeko proposamenak ekarriz.

 

 ESPERIENTZIA ETA EZTABAIDATZEKO 2 MAHAI

Xabier Leizea GaituzSporteko koordinatzaile nagusi eta Kiroleneko irakasleak eta Marta Fernández Rivera kazetari eta GaituzSporteko komunikazio- eta  marketin-arduradunak moderatu eta dinamizatu zuten topagunea.

Bertaraturikoei ongietorria egin eta Summit aurkeztu ondoren, Begoña Beristain kazetari eta atleta kirol-arloan duen esperientziaz aritu zen.

Ondoren, ezbataidan aritzeko bi mahai egon ziren, eta txostengileek ekarpen baliotsuak egin eta adierazpen interesgarriak adierazi zituzten, baita hobetzeko aldeak identifikatu eta pertsona guztien benetako inklusioan aurrera egiteko ekintzak proposatu ere.

Lehenengo mahaian,“Benetako inklusioa paradigma sozial gisa” izenekoan, hauek mintzatu ziren:Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburuorde Maite Alonso, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde Lide Amilibia, Bizkaiko ForuAldundiko Gizarte Ekintza Saileko Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako Zuzendaritzako zuzendari nagusi Maite Iturrate, GaituzSporteko presidente Porfirio Hernández Zubizarreta eta Bilbao Kirolak erakundeko zuzendari Iker Gamboa.

Bigarren mahaian, “Kirola gizarte-inklusiorako tresna gisa” izenekoan, hauek aritu ziren, nor bere esperientziez: Javi Conde atleta eta txapeldun paralinpikoaeta Rakel Mateo triatleta paralinpikoa; Ignacio Lekunberri, Mutualiako zuzendari kudeatzailea; Txema Alonso, Bilbao BSRko presidentea; Marisol Arietaleanizbeaskoa, erizaina, Biocruces-eko “ariketa fisikoa gaixotasun kronikoetan” ikerketa-ildoko koordinatzailea, eta Borja Abad, Kirol Inklusiboko Ikasketen(CEDI)Katedra kokoordinatzailea.

 

 KONKLUSIO PRINTZIPALAK 

  • Gurea bezalako gizarte aurreratu batek pertsona guztien inklusioa BERMATU behar du, eta KIROLA da horretarako oso modu aproposa.

  • Gizarte guztiari dagokio inklusioa, TALDEAN lan egin behar dugu guztiok, baina zeregin horren buru erakundeek izan behar dute.

  • Inklusioa pertsona GUZTIONTZAT da onuragarri.

  • Kirolaz ari garenean, jendeak dena ematen du; inklusioaz ari garenean, berriz, jendeari gutxiago axola zaio … “Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez” I. Topaketaren leku guztiak beterik ikusteak itxaropena ematen digu eta gero eta horrek KONTZIENTZIATUAGO gaudela frogatzen du.

  • Kirolaren bitartez, mundu bidezkoagoa, berdinzaleagoa, INKLUSIBOAGOA eta anitzagoa egin dezakegu.

  • Kirolean funtsezko balioek mugiarazten gaituzte, hala nola, elkartasuna, irmotasuna, nekea, talde-lana,…. Horiek guztiak gizakiok elkarrekin, desGAITASUNA dutenek eta ez dutenek, egiten ditugunean, KONFIANTZA gehiago eskuratzen dugu eta gure errendimendua hobetu egiten da.

  • Gizartean aurreiritziak aldatzeko ez dago kirola baino ERAKUSTOKI hoberik.

  • PRESTAKUNTZA gabezia dago, baina, batez ere, INFORMAZIO gabezia. 

  • Hezkuntza-esparruan BIZIKIDETZA POSIBITIBOaz eta balio-hezkuntzaz mintzatu beharra dago, eta aniztasunaren joritasuna eta horrekiko errespetua azpimarratu.

  • Apalagoak izan behar dugu, eta zerbait egiteko desGAIAK garela aitortu. 

  • Erakundeak elkarrekin KOORDINATU behar dira eta elkarren osagarri izan. Inklusioaz duela urte askoz geroztik mintzatzen da Euskadin; izan ere, duela denbora askoz geroztik horren gaineko politikak daude eta asko inbertitzen da baliabideetan aniztasuna artatzeko, baina asko geratzen da egiteko oraindik.

  • Arretan eta baliabideetan aurrera egin beharra dago, eta desgaitasuna dutenekin ESKU HARTZEKO moduan lan egin.

  • Pertsona guztiok desGAITASUN arloan ez ezik, besteak beste, genero-politiketan, hezkuntzan edo osasunean ere AUKERA BERDINAK izan ditzagula lortu behar dugu.

  • Kirola ONURA da gizarte guztiarentzat. Kirola osasuna da, baita ongizatea eta gizarte-kohesioa ere.

  • Gure gizartea anitza da, eta ANIZTASUNAK joriago eta konplexuago egiten du gizartea.

  • Kirolaren bitartez desGAITASUNA dutenen familiek seme-alabak bestelako moduan ikustea eta gehiago aintzat hartzea lortu dugu.

  • Kirolean EZ dago BERDINTASUNIK emakume eta gizonen artean; are gutxiago, emakumeek desgaitasuna badute.

  • Jende guztiari interesatzen zaizkio joko PARALINPIKOAK, baina errealitatea bestelakoa da, zeren eta Joko Olinpikoek baino IKUSGAITASUN txikiagoa baitute.

  • Ezin da esan gizarte inklusiboa garela biztanleen % 50k, EMAKUMEEK, gizonek beste aukera ez badute.

  • GIZARTE ALDAKETAK arau-aldaketak baino konplexuagoak dira.

  • OSASUN eremuan gaixotasun asko dago, patologia guztiak ez dira berdinak; era berean, gizakiok oso desberdinak gara eta jarduera fisikoa egitean asko pertsonalizatu behar da.

  • ESPEZIALISTEN jarraibideekin egiten den ariketa fisikoa “botika” da.

  • Inklusio-eremuan HORMA asko eraitsi behar da oraindik.

  • GaituzSporten bildutakook kirolaren bidez inklusioa sustatzen dugu eta, horretarako, badauden BALIABIDEAK erabiltzen ditugu. Eta baliabideak gutxiegi erabiltzen direla uste dugu.

  • Inklusio-sarea egunero ehundu behar da, bide luzeko LASTERKETA baita.

 

 BIDEOAK 

Ekitaldiaren aurkezpena eta esperientzia by Begoña Beristain, kazetaria eta atleta.

1.Eztabaida mahaia: “Inklusio erreala paradigma sozial bat bezala”

2. Eztabaida mahaia: “Kirola, inklusio sozial tresna bezala”

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.