-
Eztabaidan aritzeko topagune berritzaile eta partizipatiboa, esperientziak elkartrukatzeko eta hobetzeko proposamenak identifikatzeko, azaroaren 29an Bilbon izango dena.
-
Erakundeetako ordezkariek, kirolariek eta kirolean, desGAITASUNEAN, hezkuntzan eta osasunean espezialista direnek parte hartuko dute topaketan.
-
Leku-kopurua mugatua denez, STREAMING bidez ikusi ahal izango da, eta #GaituzSportenRed hastagaren eskutik parte hartu eta komentatu.
GaituzSport Fundazioak I. Topaketa hau antolatu du: “Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez”. Hori azaroaren 29an izango da, Yimby Bilbaon, Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Laboral Kutxaren eta Kiroleneren laguntzarekin.
Lehenengo Summit GaituzSPORT hori, kirol-inklusioaren arloan eztabaidan aritzeko eta gogoeta egiteko tokiak sustatzeko beharraren ondorioz sortu da.
Nelson Mandelak bezala, GaituzSport-en dihardugunok kirolak gizartea aldatzeko tresna gisa duen ahalmenean sinesten dugu. Gurea bezalako gizarte aurreratu batek gizatalde guztien inklusioa bermatu behar du, eta kirola horretarako modu bikaina da.
Inklusioa da pertsonaguztiak gizarteratzeko jarrera, joera edo politika, pertsonek gizartean parte har dezaten eta horri ekarpenak egin diezazkioten, eta prozesu horretan horientzat onuragarri izan dadin.
Inklusioaren helburua da gizaki eta talde guztiek, batez ere, bereizketa- edo baztertze-egoeran daudenek, gizabanako gisa errealizatzeko aukera berdinak eduki ditzaten lortzea.
“Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez”, TOPAGUNE BERRITZAILEA ETA PARTIZIPATIBOA da, gizarte-eragileen hitza entzun, kirolaren bidezko inklusioaren egungo egoera aztertu eta hobetzeko proposamenak identifikatzeko.
STREAMING bidez ikusi ahal izango da topaketa.
HELBURUAK:
- Gure gizartean inklusioa benetan sustatzeko gogoeta eta eztabaida sortzea.
- Gizarte-eragile guztiei hitza ematea, guztion helburuan aurrera egiteko, hots, pertsona guztien arteko aukera berdinak ahalbidetuko dituen gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzea.
- Kirola gizarte-inkusioko tresna eta modu gisa aintzat hartzea.
- DesGAITASUNA dutenekin eta jarduera fisikoarekin eta kirolarekin loturiko estereotipoak haustea.
- Desberdintasunen gizarteratze printzipioak sozializatzea.
- Benetako inklusioa zein faktorek eragozten duten jakitea.
- Jarduera fisikoak eta kirolak herritar guztiengan dituzten onurak ezagutaraztea.
- Kirolari esker desgaitasunari buruzko ekintza positiboak partekatzea.
- Esperientzia inklusiboak elkartrukatzea.
- Kirolaren bidez aniztasunaren “gaitasuna” aintzat hartzen ikastea.
- Hobetzeko proposamenak proposatzea eta ondorioak biltzea, ondoren laburpen-agiri batean sare sozialetan zabaltzeko.
GARAPENA:
2 MAHAI INGURU:
Erakundeetako ordezkariek, kirolariek, erakundeetako kudeatzaileek eta adituek parte hartuko dute topaketan, desGAITASUNA dutenekin eta kirol-arloan lan egiten dutenek, eta hezkuntzan, osasunean eta komunikazioan espezialistak direnek.
- 11:00etatik 11:05era: Ongi etorria eta aurkezpena.
- 11:05etatik 11:15era: Sarrera – esperientzia.
- 11:15etik 12:00etara. 1. mahaia: “Benetako inklusioa paradigma sozial gisa”. Zer da inklusioa? Zergatik da beharrezkoa? Nori egiten dio on?
- 12:00etatik 13:15era. 2. mahaia: eztabaida: “Kirola gizarte-inklusiorako tresna gisa”. Nola iritsi inklusiora kirolaren bitartez? DesGAITASUNA, osasuna, hezkuntza eta kirola. Emakumea eta kirola. Balioak.
- “Inklusioarentzako sareak ehuntzen, kirolaren bidez”,partekatu, eztabaidatu eta gogoeta egiteko TOPAGUNEA
- BERRITZAILEA
- Formatu DINAMIKO batez, moderatzaileek esku-hartzaileei egiten dizkieten galderen eskutik.
- Aretoko jendearen PARTE HARTZEAREKIN.
- Topaketa DIGITALA, STREAMING bidez denbora errealean ikusi, komentatu eta sareetan partekatzeko, #GaituzSportenRed hashtagaren bidez.
- Pertsona GUZTIEK edukiko dute hitza eta guztiak izango dira PROTAGONISTAK,
(Topaketa amaitzean, koktela – networking-a izango da)-
Zuen zain izango gaituzue!!
TOPAKETAREN GAINEKO DATUAK:
Tokia: Bilbo. Yimby Sota, 3. solairua (Kale Nagusia 45).
Eguna: azaroaren 29an.
Ordua: 11.00etatik 13:15era.
Leku-kopuru mugatua. Nahitaezkoa da izena ematea: comunicación@gaituzsport.eus
GIZARTE INKLUSIBO BATEN ALDE!
PROGRAMA: