Es | Eu | En

Osakinbide, Gaituz Sport diseinatutako osasun programa

  • Mutualiaren osasun, gizarteratze, normalizazio eta gizarte-inklusioko programa da Osakinbide, hain zuzen, oinarrizko Jarduera Fisiko Egokituaren bidezkoa, lan-istripu edo gaixotasun profesional baten ondorioz gerora etorritako desGAITASUNa duten pertsonentzat.

  • GaituzSportek taxututako Osakinbideren helburu nagusia da desgaitasuna dutenen berregokitze funtzionala eta gizarteratzeko prozesua bultzatzea, hain zuzen ere, lan fisikoaren eta ahaleginaren fisiologiaren bitartez, osasun orokorraren (fisikoa, suspertze psikikoa eta gizarte-harrema berreskuratzea) kontzeptua oinarri hartuta.

  • Mutualiaren babespeko eta horri atxikitako pentsiodunentzat da programa, baldin eta lan-istripu edo gaixotasun profesional baten ondorioz ezintasun iraunkorra badute.

2019ko urrian, Mutualiaren Osakinbide programa abiarazi da. GaituzSportek taxutu du, eta osasun, gizarteratze, normalizazio eta gizarte-inklusioko programa da, oinarrizko Jarduera Fisiko Egokituaren bidezkoa. Osakinbiden  lan-istripu edo gaixotasun profesional baten ondorioz gerora etorritako desgaitasuna duten pertsonek parte hartzen dute, taldeka.

Programak desgaitasuna dutenen errehabilitazio-prozesua osatzen laguntzen du, jakintza-alor anitzeko osasun-ikuspegi batetik. Halaber, jarduera fisiko eta kirol egokituak egitea sustatzen du, aisia gisa eta gizarte-harremanenak sustatzeko. Izan ere, programaren alderdi guztiek parte-hartzaileen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu.

Ezintasun iraunkor osoa edo absolutua dutenetzat gomendatzen da jarduera, baldin eta egoera fisikoa eta osasuna hobetu nahi badituzte.

Jarduera guztien helburua, pertsonen ongizate fisikoa eta psikikoa areagotzea da, eta horretarako, aretoan eta igerilekuan egiten dira saioak, txandaka.

JARDUERAK

Kirol-jarduerak GaituzSporten Arlo Teknikoko profesionalek –osasunean eta desgaitasunean espezializatuak– taxutu eta gainbegiratzen dituzte. Osakinbiden parte hartzen duten taldeak 10 lagunek osatzen dituzte gehienez.

Jarduera fisiko hauek egiten dituzte:

  • Oinarrizko jarduera fisikoa.
  • Ur-jarduerak.
  • Hastapenak: Indarra / Muskulazioa.
  • Hastapenak modu ludikoan, osasun-parametroak kontuan hartuta.

NON EGITEN DA OSAKINBIDE PROGRAMA?

Osakinbide programa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten ari da.

  • ARABA: Fundación Estadio (Cervantes ibilbidea 20, 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba.)
  • BIZKAIA: San Ignazioko kiroldegia (Arturo Campión Kalea 8, 48015 Bilbo, Bizkaia.)
  • GIPUZKOA: HEGALAK kirol-zentroa. (Cervantes plaza 2, Donostia.)

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.