Es | Eu | En

Surf Inklusiboaren gaineko esperientzia, uztailaren 6an Zurriolako hondartzan

 

Gipuzkoako Surf Federazioak “Federarte Festibalaren Zirkuitua 2019” izenekoaren barruan antolatu dituen “SURF INKLUSIBOKO ESPERIENTZIAK” direlakoen 5 egunak sustatu eta horietan laguntza ematen du GaituzSport Fundazioak.

Uztailaren 5ean, 6an eta 7an Gipuzkoako Surf Txapelketa izango da Donostiako Zurriolako hondartzan. Txapelketa hori Gipuzkoako Surf Federazioak antolatzen du, “Feder Arte” izenekoaren barruan. Ekimen horren bidez, hain zuzen, kultura- eta jolas- jardueren eskutik, hainbat balio sustatzen dira, hala nola, berdintasuna, ingurumena zaintzea eta inklusioa.

Asteburu horretan surf onenaz gozatzeko aukera egongo da, baita “market” jarduerez eta, Groseko Indarra Surf Eskola Taldean, DJez eta abarrez ere. Eta, aurten, inklusioa protagonista izango da berriro, uztailaren 6ko –larunbata– arratsaldean egingo dugun “Surf Inklusiboko esperientzia”ren eskutik.

FederArte Festibala Donostia
“FederArte Festibala” eta surf inklusiboaren aukezpena, Tabakaleran, Donostia.

 

 Igo zaitez inklusioaren olatura!

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bitartez pertsona guztien inklusioa sustatzea du xede gure lanak. Sarean lan egiten dugu beste erakunde batzuekin, inklusioa benetakoa izan dadin eta pertsona guztiek, desGAITASUNA dutenek eta ez dutenek, baldintza beraietan parte har dezaten.

Hori dela eta, GaituzSportek “FederArte” ekimen apartan esku hartzen du, Surf Inklusiboko esperientzien bidez inkulusioa sustatzearren, Axi Muniainekin, Axi Muniain Eskolarekin eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin batera; pertsona guztiek, desGAITASUNA dutenek eta ez dutenek, elkarrekin, modu inklusiboan eta baldintza beraietan surfa goza dezaten.

Hori dela eta, GaituzSport Fundazioan bildutakook, jarduera koordinatu eta horren inklusioa bermatuko dugu, gure jakintzaren eta hauen bidez:

  • Giza baliabideak eta materialak
  • Aldez aurreko balorazio funtzionala
  • Monitore espezializatuak
  • Aldagelan laguntzea eta lagun egitea
  • Irisgarritasuna eta laguntza teknikoak

Gipuzkoako Txapelketa

Anima zaitez parte hartzera eta pertsona guztientzat eta giro bikainean izango den surf jai apartaz gozatzera.

Hurrengo “Surf Inklusiboko Esperientziak”  Deban (irailaren 7an) eta Orion (urriaren 5ean) izango dira.

Gehiago jakiteko eta izena emateko, jo hona:

info@gaituzsport.eus / Telefonoa: 622022063

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.