
Gipuzkoako Surf Federazioak “Federarte Festibalaren Zirkuitua 2019” izenekoaren barruan antolatu dituen “SURF INKLUSIBOKO ESPERIENTZIAK” direlakoen 5 egunak sustatu eta horietan laguntza ematen du GaituzSport Fundazioak, Axi Muniain eta Axi Muniain Surf Eskola.
Sarean lan egiten dugu, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez inklusioa lortzeko. 2018ko Surf “bataioetan” lortutako emaitza onak ikusita, aurten berriro antolatuko ditugu “Surf Inklusiboko Esperientziak”, Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin. Egun horiek Gipuzkoako Zarautz, Hondarribia, Donostia (Zurriola), Deba eta Orion egingo dira.
Helburua hau da: desGAITASUNA dutenek eta ez dutenek, elkarrekin, modu inklusiboan eta baldintza beraietan parte har eta surfa goza dezaten.
Hori dela eta, GaituzSport Fundazioan bildutakook, jarduera koordinatu eta horren inklusioa bermatuko dugu, gure jakintzaren eta hauen bidez:
- Giza baliabideak eta materialak
- Aldez aurreko balorazio funtzionala
- Monitore espezializatuak
- Aldagelan laguntzea eta lagun egitea
- Irisgarritasuna eta laguntza teknikoak
Bat egin inklusioaren olatuarekin eta parte hartu!
ZARAUTZ, maiatzaren 11
HONDARRIBIA, ekainaren 22a
DONOSTIA (Zurriola), uztailaren 6a
DEBA, irailaren 7a
ORIO, urriaren 5a
Gehiago jakiteko eta izena emateko, jo hona:
info@gaituzsport.eus / 622022063