Es | Eu | En ...........

Martxoaren 19an Eraldaketa Digitaleko 2024ko Foroa egin zen “Kirola. Inpaktu jasangarriko aktibazioa” lelopean. ONLYONE AGENCY-k antolatu zuen, eta txostengile eta erakunde entsutetsuek parte hartu eta...
Irakurri gehiago
GaituzSportek “Euskadi minbiziaren aurka” III. Biltzarrean parte hartu du, Minbizidun Haurren Elkartearekin (ASPANOVAS) dugun itunaren eta sareko lanaren esparruan. Biltzar hori otsailaren 22an izan zen,...
Irakurri gehiago
1 7 8 9 10 11 33

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.

Zer gertatzen da oztopo fisikoak eta sozialak desagertzen direnean? Nola eragiten du jarduera fisiko-kirolak desgaitasuna duten emakumeen bizitzan? Azterketa aitzindari honek galdera horiei erantzuten die, kirolak inklusiorako eta ahalduntzeko tresna gisa duen ahalmen eraldatzailea sakon aztertuz. 
GaituzSporten esperientziak babestutako analisi zorrotz batean oinarrituta, liburuak datu argitaragabeak eta kasu arrakastatsuak aurkezten ditu, kirol-partaidetzak desgaitasuna duten emakumeen osasuna, ongizatea eta gizarteratzea hobetzen laguntzen duela erakusten dutenak.

Alcer aldizkariaren 92. zenbakian gure BIZI PREST RENAL osasun-programari buruzko argitalpena

2019ko otsailean, fundazio eratu zen GaituzSport, 2015eko urtarriletik, jarduera iragankorreko denboraldi batez, sorburuko erakundean, Kirol Egokituaren Euskal Federazioan, alegia, aritu ostean. GaituzSport Fundazioa helburu honekin sortu zen: jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gizarte inklusiboa eta osasungarria, osasun- edota desgaitasun-arrazoiengatik desberdintasunik gabekoa, garatzea ahalbidetuko duten tresnak eskaintzea.

Jarduera fisikoa eta kirol inklusiboak xede dituen GaituzSporten YouTube kanalean, gure erakundearen bideo guztiak daude ikusgai, eta gai hauei buruz gehiago jakingo duzue: gure proiektua; lan-arloak; jarduera fisiko, hezkuntza eta osasunari buruzko programak edo entrenatzeko errutinak, besteak beste. Halaber, sentsibilizazio, ekitaldi eta jardunaldiei buruzko bideoak ere badaude. Jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez ezagutza partekatzea eta pertsona guztien inklusioa sustatzeko helburuarekin.

SJarrai gaitzazu, informatuta egoteko.

Harpidetzeko, sakatu HEMEN .

GaituzSportek gizarte-, kirol- eta elkartasun-sentsibilizazioko ekitaldiak eta foroak antolatzen ditu, ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzeko, gizartean inklusioa zabaltzeko eta sustatzeko. Ekitaldi horien artean, “Gau inklusiboa - GaituzSport Sariak” ekitaldiak aipamen berezia merezi du, urtero gizartearen eta hainbat erakunderen laguntza handia jasotzen duelako, 2016an lehen aldiz antolatu zenetik, eta komunikabideetan oihartzun handia duelako. (2020an ez dugu ekitaldirik egin, covid-19ak eragindako pandemia dela eta arduraz jokatzeko, edukiera-arauak betez).

SURF INKLUSIBOAREN GAINEKO ESPERIENTZIAK 2019

  Gipuzkoako Surf Federazioak “Federarte Festibalaren Zirkuitua 2019” izenekoaren barruan antolatu dituen “SURF INKLUSIBOKO ESPERIENTZIAK” direlakoen 5 egunak sustatu eta horietan laguntza ematen du GaituzSport...
Irakurri gehiago

Gau Inklusiboa eta GaituzSport Sariak, Donostian

  Hauek izan ziren GaituzSport saridunak: Euskadiko lehen mailako futbol-klubak, Real Sociedad, Athletic Club de Bilbao, S.D. Eibar eta Deportivo Alavés; Kosta Trail lasterketa; Gipuzkoako...
Irakurri gehiago

Surf inklusiboa, desgaitasuna dutenentzat eta ez dutenentzat

  Kirola gizarte-inklusioko eragile eraginkorra da. Gipuzkoako Surf Lehiaketan ari garenok beste aurrerapauso bat eman dugu eta inklusioa izan dugu protagonista, Gipuzkoako Surf Federazioaren sentsibilitateari...
Irakurri gehiago