Es | Eu | En ...........

  Prestakuntza hori GaituzSporten DNAn dago, gure erakundearen estrategiaren zeharkako ardatza baita.  GaituzSporten, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidezko inklusioaren agente erraztaile, aditu eta erreferente garenez,...
Irakurri gehiago
                                                                                                                                                                              Zortzigarren Kosta Trail lasterketak antolatzaileen inklusio eta jasangarritasunarekiko konpromisoa izango du bereizgarri, izen-emateen bidez bilduko den diru-kopuruaren zati bat GaituzSport Fundazioarentzat izango...
Irakurri gehiago
1 8 9 10 11 12 33

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.

Zer gertatzen da oztopo fisikoak eta sozialak desagertzen direnean? Nola eragiten du jarduera fisiko-kirolak desgaitasuna duten emakumeen bizitzan? Azterketa aitzindari honek galdera horiei erantzuten die, kirolak inklusiorako eta ahalduntzeko tresna gisa duen ahalmen eraldatzailea sakon aztertuz. 
GaituzSporten esperientziak babestutako analisi zorrotz batean oinarrituta, liburuak datu argitaragabeak eta kasu arrakastatsuak aurkezten ditu, kirol-partaidetzak desgaitasuna duten emakumeen osasuna, ongizatea eta gizarteratzea hobetzen laguntzen duela erakusten dutenak.

Alcer aldizkariaren 92. zenbakian gure BIZI PREST RENAL osasun-programari buruzko argitalpena

2019ko otsailean, fundazio eratu zen GaituzSport, 2015eko urtarriletik, jarduera iragankorreko denboraldi batez, sorburuko erakundean, Kirol Egokituaren Euskal Federazioan, alegia, aritu ostean. GaituzSport Fundazioa helburu honekin sortu zen: jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gizarte inklusiboa eta osasungarria, osasun- edota desgaitasun-arrazoiengatik desberdintasunik gabekoa, garatzea ahalbidetuko duten tresnak eskaintzea.

Jarduera fisikoa eta kirol inklusiboak xede dituen GaituzSporten YouTube kanalean, gure erakundearen bideo guztiak daude ikusgai, eta gai hauei buruz gehiago jakingo duzue: gure proiektua; lan-arloak; jarduera fisiko, hezkuntza eta osasunari buruzko programak edo entrenatzeko errutinak, besteak beste. Halaber, sentsibilizazio, ekitaldi eta jardunaldiei buruzko bideoak ere badaude. Jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez ezagutza partekatzea eta pertsona guztien inklusioa sustatzeko helburuarekin.

SJarrai gaitzazu, informatuta egoteko.

Harpidetzeko, sakatu HEMEN .

GaituzSportek gizarte-, kirol- eta elkartasun-sentsibilizazioko ekitaldiak eta foroak antolatzen ditu, ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzeko, gizartean inklusioa zabaltzeko eta sustatzeko. Ekitaldi horien artean, “Gau inklusiboa - GaituzSport Sariak” ekitaldiak aipamen berezia merezi du, urtero gizartearen eta hainbat erakunderen laguntza handia jasotzen duelako, 2016an lehen aldiz antolatu zenetik, eta komunikabideetan oihartzun handia duelako. (2020an ez dugu ekitaldirik egin, covid-19ak eragindako pandemia dela eta arduraz jokatzeko, edukiera-arauak betez).
GaituzSport Sariak

Urkullu Lehendakaria, GaituzSport Sariak banatzeko ekitaldian, Bilbon

  Javi Conde atleta; Jon Santacana eskiatzaile paralinpikoa; Athletic Club de Bilbao-ko jokalari Eunate Arraiza; Berritzeguneak edo hezkuntzaren laguntza-zerbitzuak; Hegalak Kirol Zentroa eta “Mosaico de...
Irakurri gehiago

GAU INKLUSIBOA – GAITUZSPORT SARIEN BANAKETA

Urkullu Lehendakaria buru izan da Vitoria–Gasteizen egindako“Gau Inklusiboan” eta GaituzSport Sarien banaketan Hainbat erakundek laguntza handia eman zioten “Gau Inklusiboari”; izan ere, kargu hauek bertaratu...
Irakurri gehiago

GAU PARALINPIKOA

“Gau Paralinpikoak” kirolariak ikusgarri egitea eta Kirol Egokitua bultzatzea lortu du, Lehendakariaren aurrean “Salto Bera Bera” taldeko saskibaloialariek aurkezpen – paseoa egin zuten txalo artean...
Irakurri gehiago