Es | Eu | En ...........

Kirolaren bidezko inklusioaren GaituzSport Sariak irailaren 19an eman ziren. 200dik gora pertsona bertaratu ziren; horien artean, gizarteko eta hainbat erakundetako ordezkari ugari. Ekitaldia streaming bidez...
Irakurri gehiago
Pertsonek eta erakundeek, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez, gizarte inklusiboagoa, osasungarriagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lan eredugarria aintzat hartu ohi dute GaituzSport Sariek. Paris...
Irakurri gehiago
1 4 5 6 7 8 33

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.

Zer gertatzen da oztopo fisikoak eta sozialak desagertzen direnean? Nola eragiten du jarduera fisiko-kirolak desgaitasuna duten emakumeen bizitzan? Azterketa aitzindari honek galdera horiei erantzuten die, kirolak inklusiorako eta ahalduntzeko tresna gisa duen ahalmen eraldatzailea sakon aztertuz. 
GaituzSporten esperientziak babestutako analisi zorrotz batean oinarrituta, liburuak datu argitaragabeak eta kasu arrakastatsuak aurkezten ditu, kirol-partaidetzak desgaitasuna duten emakumeen osasuna, ongizatea eta gizarteratzea hobetzen laguntzen duela erakusten dutenak.

Alcer aldizkariaren 92. zenbakian gure BIZI PREST RENAL osasun-programari buruzko argitalpena

2019ko otsailean, fundazio eratu zen GaituzSport, 2015eko urtarriletik, jarduera iragankorreko denboraldi batez, sorburuko erakundean, Kirol Egokituaren Euskal Federazioan, alegia, aritu ostean. GaituzSport Fundazioa helburu honekin sortu zen: jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gizarte inklusiboa eta osasungarria, osasun- edota desgaitasun-arrazoiengatik desberdintasunik gabekoa, garatzea ahalbidetuko duten tresnak eskaintzea.

Jarduera fisikoa eta kirol inklusiboak xede dituen GaituzSporten YouTube kanalean, gure erakundearen bideo guztiak daude ikusgai, eta gai hauei buruz gehiago jakingo duzue: gure proiektua; lan-arloak; jarduera fisiko, hezkuntza eta osasunari buruzko programak edo entrenatzeko errutinak, besteak beste. Halaber, sentsibilizazio, ekitaldi eta jardunaldiei buruzko bideoak ere badaude. Jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez ezagutza partekatzea eta pertsona guztien inklusioa sustatzeko helburuarekin.

SJarrai gaitzazu, informatuta egoteko.

Harpidetzeko, sakatu HEMEN .

GaituzSportek gizarte-, kirol- eta elkartasun-sentsibilizazioko ekitaldiak eta foroak antolatzen ditu, ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzeko, gizartean inklusioa zabaltzeko eta sustatzeko. Ekitaldi horien artean, “Gau inklusiboa - GaituzSport Sariak” ekitaldiak aipamen berezia merezi du, urtero gizartearen eta hainbat erakunderen laguntza handia jasotzen duelako, 2016an lehen aldiz antolatu zenetik, eta komunikabideetan oihartzun handia duelako. (2020an ez dugu ekitaldirik egin, covid-19ak eragindako pandemia dela eta arduraz jokatzeko, edukiera-arauak betez).

Kosta Trail lasterketa ekainaren 18an izango da, GaituzSporten alde

  Antolatzaileak: Forum Sport, Salomón eta Laboral Kutxa.   Kosta Trail izango da. Lehenengo mendiko lasterketa da itsas mailan, lurretik, hondarretik eta errepidetik doana. Hiru...
Irakurri gehiago

Jarduera fisikoari eta osasunari buruzko “Inklusiorako sareak ehuntzen”: GaituzSporten topaketa arrakastatsua

  GaituzSport Fundazioak antolatutako “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” II. Topaketa. Eusko Jaurlaritza, Laboral Kutxa eta Kiroleneren laguntzarekin. Azaroaren 25ean, Bilboko Carlton...
Irakurri gehiago

“Jardurera fisiko eta kirolaren bidez inklusiorako sareak ehuntzen” II. eztabaida-foroak osasuna izango du hizpide

    GaituzSportek bigarrenez antolatuko duen eztabaidarako foro berritzaile eta partizipatiboa Bilboko Carlton hotelean egingo da, azaroaren 25ean. Jarduera fisikoan eta osasunean adituak diren hizlari...
Irakurri gehiago