Es | Eu | En ...........

  Jarduera fisikoa eta kirola egiteak, fenomeno sozial eta pertsonal gisa, inklusioa sustatzen du eta desgaitasuna edota osasun-nahasmenduak dituzten pertsonak gizarteratzea ahalbidetu. GaituzSport-ekook inklusioaren sarea...
Irakurri gehiago
  4000tik gora pertsonak parte hartu dute 18. Kosta Trail proban. Aurten lehen aldiz, dibertsitate funtzionala duen kirolari batek parte hartu du lasterketa-modalitatean: Pol Makuri...
Irakurri gehiago
1 5 6 7 8 9 33

GUTAZ

GaituzSport 2014an sortu zen, Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioaren berrikuntza sozialeko proiektu gisa, Euskadiko Kirol Egokituaren 2015-2020 Planetik sortutako hausnarketei erantzuteko.

Zer gertatzen da oztopo fisikoak eta sozialak desagertzen direnean? Nola eragiten du jarduera fisiko-kirolak desgaitasuna duten emakumeen bizitzan? Azterketa aitzindari honek galdera horiei erantzuten die, kirolak inklusiorako eta ahalduntzeko tresna gisa duen ahalmen eraldatzailea sakon aztertuz. 
GaituzSporten esperientziak babestutako analisi zorrotz batean oinarrituta, liburuak datu argitaragabeak eta kasu arrakastatsuak aurkezten ditu, kirol-partaidetzak desgaitasuna duten emakumeen osasuna, ongizatea eta gizarteratzea hobetzen laguntzen duela erakusten dutenak.

Alcer aldizkariaren 92. zenbakian gure BIZI PREST RENAL osasun-programari buruzko argitalpena

2019ko otsailean, fundazio eratu zen GaituzSport, 2015eko urtarriletik, jarduera iragankorreko denboraldi batez, sorburuko erakundean, Kirol Egokituaren Euskal Federazioan, alegia, aritu ostean. GaituzSport Fundazioa helburu honekin sortu zen: jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gizarte inklusiboa eta osasungarria, osasun- edota desgaitasun-arrazoiengatik desberdintasunik gabekoa, garatzea ahalbidetuko duten tresnak eskaintzea.

Jarduera fisikoa eta kirol inklusiboak xede dituen GaituzSporten YouTube kanalean, gure erakundearen bideo guztiak daude ikusgai, eta gai hauei buruz gehiago jakingo duzue: gure proiektua; lan-arloak; jarduera fisiko, hezkuntza eta osasunari buruzko programak edo entrenatzeko errutinak, besteak beste. Halaber, sentsibilizazio, ekitaldi eta jardunaldiei buruzko bideoak ere badaude. Jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez ezagutza partekatzea eta pertsona guztien inklusioa sustatzeko helburuarekin.

SJarrai gaitzazu, informatuta egoteko.

Harpidetzeko, sakatu HEMEN .

GaituzSportek gizarte-, kirol- eta elkartasun-sentsibilizazioko ekitaldiak eta foroak antolatzen ditu, ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzeko, gizartean inklusioa zabaltzeko eta sustatzeko. Ekitaldi horien artean, “Gau inklusiboa - GaituzSport Sariak” ekitaldiak aipamen berezia merezi du, urtero gizartearen eta hainbat erakunderen laguntza handia jasotzen duelako, 2016an lehen aldiz antolatu zenetik, eta komunikabideetan oihartzun handia duelako. (2020an ez dugu ekitaldirik egin, covid-19ak eragindako pandemia dela eta arduraz jokatzeko, edukiera-arauak betez).

Kosta Trailek 12.700 euro eman dizkio GaituzSport Fundazioari kirol inklusiboa bultzatzeko

    Hamaseigarren Kosta Traileko izen-emateei esker bildu da dirua. Kirol-proba Uribe Kostako itsaslabarretan barrena egin zen, ekainean, helburu solidarioekin. GaituzSport Fundazioak desGAITASUNA edota osasun-nahasmenduak...
Irakurri gehiago

Kirol bidezko inklusioaren gaineko 6. GaituzSport Sari ikusgarriak, Bilboko Euskalduna Jauregian

  Kepa Junkera, FEKOOR Kirol Elkartea, Padel Bizkaia Zamudio, Torrelagoiti kluba, Fundación ONCE, Amagoia Arrieta, Jaiki Surf Eskola eta Juan Carlos Unzue saritu egin dira...
Irakurri gehiago

GaituzSportek Inklusioaren eta Kirolaren Jaia ospatuko du  Gasteizen

    Kirola gizarte-inklusiorako tresna ahaltsua da, elkartu eta berdindu egiten gaituena. Apirilaren 8an “Inklusioaren eta Kirolaren Jaia” ospatuko dugu Gasteizko Santa Barbara plazan. Jai...
Irakurri gehiago